Atzoko Kontzertua Ozaetan
Kaixo lagunok! jakingo duzuenez atzo Ozaetako jaietan izan ginen kontzertua eskaintzen. Oso gustora egon ginen, afari ederraren ostean kontzertu polit bat eman genuelakoan gaude eta bertakoei gustatu zitzaielakoan gaude.
Hemendik eskerrak eman Ozaetako herriari, etxean bezala hartu gintuztelako, jai batzordeari gu hain ondo tratatzeagatik eta nola ez, gure ondoren jo zuten Lisker taldeko kideei, materialaren zati bat utzi eta lagundu ziguten guztiagatik
Beste kontzertu batzuk ateratzen doaz uda parte honetarako, beraz hurrengo egunetan jarriko ditugu datak.
Besterik gabe ondo izan eta besarkada bat guztioi!
Malenkonia






Junio 20, 2010
|
Posted by Ini



Categories:
Tags: