Posts belonging to Category Sin categoría



Malenkoniaren show akustikoaren bideotxo bat!!

Kaixo lagunok!

Oraingo honetan gure lagun baten bitartez lortu dugun bideotxo bat erakusteko asmoz gatoz. Batzuk gogoratuko duzuen moduan duela hilabete pasatxo Ozaetako jaietan izan ginen eta bertan eskeini genuen kontzertuko zati akustikoaren aurrerapentxo bat erakutsi nahi dizuegu. Bideoa motza den arren, nobedade haui kusi ez duzuenontzat hurrengo batean gure kontzerturen batera hurbiltzeko baliagarria izatea espero dugu,

Besterik gabe besarkada bat!!

Argazki batzuk!

Hemen argazki batzuk Irudiz-ekuan eskutik!

Malenkoniaren kontzertua bihar ostirala Legazpiko San Inazio auzoko jaietan!!

Kaixo lagunok!

Bihar Malenkonia Legazpiko San Inazio auzoko jaietan izango gara gaueko 23:00etatik aurrera kontzertua eskaintzen. Elbereth legazpiarrak eta Krell donostiarren kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango duzue eta urtero giro aparta egon ohi da. Gonbitea luzatzen dizuegu, beraz, bihar gurekin egon eta gero trago bat edo beste hartzeko. Oporrak hartzen dituzuenontzat hasteko era ezin hobea eta oraindik pazientzia izan behar duzuenontzat ere plan aparta! Bihar arte orduan!!

“Julietten bidaia” kantuan bideoklipa!

Kaixo lagunok!

Hemen dakotzue “Julietten bidaia” kantuan bideoklipan youtubeko link-a. Oñatin jo geben kontzertuko irudiak dira.  Irudiz produkzioak-eko gure lagun Peros eta Kepa ibili zian kamaran atzian eta zuzendari eta muntatzaile lanetan be azken hau ibili da. Kriston lana!!! Txalo bero bat!

Rober eta Iñi Bergarako Txapa irratian!!

Aupa lagunok!!

Aste honetan Bergarako Txapa irratian Jokin Guridik zuzentzen duen “Itzali telebista” saiora gonbidatuak izan gara. Ez zen elkarrizketa arrunta izan ordea, Malenkoniari eta gure “Hegazkadak dakar ekaitza” diskoari zuzenean lotutako gaiak partzialki alde batera utzi eta guri, taldekideoi, gustatzen zaizkigun edo guregan influentzia duten talde, disko eta abestiei buruz mintzeko aukera bat izan zen. Rober eta Iñi izan ziren horren arduradun eta link-ean entzungai duzuen elkarrizketa horretan ikus daitekeen bezala ondo baino hobeto pasa zuten, beren abesti kuttunenak jarri eta talde gogokoenen anekdotak errepasatuz. Sorpresatxo bat ere aurki dezakezue elkarrizketa horretan, lehen aipatu ditugun diskoez gain gitarra bana ere eraman baitzituzten Txapa-ko estudioetara eta askorentzat oraindik ezezaguna den abesti bat primizian estreinatu genuen…

link-a: http://www.blip.tv/file/3916257

Zuen gustokoa izango delakoan… besarkada handi bat eta laster arte!! AAh! Hurrengo ostiralean Legazpiko San ignazio jaietan izango gara!! Astean zehar emango dugu informnazio zehatzagoa! ;-)

Bihar, uztailak 16 ostirala, Malenkonia + Lauroba Getariako Ketarri tabernan 23:00etatik aurrera!!

Kaixo lagunok!

Hemen jarraitzen dugu gure diska Euskal Herrian zehar aurkezten eta oraingo honetan Getarian egingo dugu geldialdia, Ketarri tabernan konkretuki eta Lauroba Donostiarrak izango ditugu lagun, hauek ere “Egunarekin” izeneko diska aurkezten dihardute gainera. Biharko planik ez duzuenontzat hemen duzue ostiral gaua konpainia onean pasatzeko gonbitea, eguraldi ona, kostaldea… anima zaitezte!!

Besarkada bat,
Malenkonia

Ozaetako kontzertuko bideoa!

Kaixo lagunok!

Zuetako batzuek jakingo duzuen bezala aurreko astean Ozaetako jaietan izan ginen kontzertua eskaintzen. Aurreko post-a irakurri zenutenok jakingo duzue giro bikaina eta jende jatorra aurkitu genuela bertan eta haietako batek, Iosu Otxoa de Zuazola-k, kontzertuko irudiekin bideotxo bat prestatu digu (Milesker Iosu!!), hemen duzue ba:

Laster hurrengo kontzertuen datak emateko moduan izango gara, besterik gabe ondo izan eta besarakada bat!

Malenkonia

Atzoko Kontzertua Ozaetan

Kaixo lagunok! jakingo duzuenez atzo Ozaetako jaietan izan ginen kontzertua eskaintzen. Oso gustora egon ginen, afari ederraren ostean kontzertu polit bat eman genuelakoan gaude eta bertakoei gustatu zitzaielakoan gaude.
Hemendik eskerrak eman Ozaetako herriari, etxean bezala hartu gintuztelako, jai batzordeari gu hain ondo tratatzeagatik eta nola ez, gure ondoren jo zuten Lisker taldeko kideei, materialaren zati bat utzi eta lagundu ziguten guztiagatik

Beste kontzertu batzuk ateratzen doaz uda parte honetarako, beraz hurrengo egunetan jarriko ditugu datak.

Besterik gabe ondo izan eta besarkada bat guztioi!

Malenkonia

Bihar larunbata Malenkonia Ozaetako jaietan!!

Bihar, ekainaren 19a, larunbata, Malenkonia Ozaetako (Araba) jaietan izango gara 23:30etatik aurrera. Animatu zaitezte etortzera!!

Malenkonia gaur, ekainaren 11a, Olakuako jaietan!!

Gaur gauean, Oñatiko olakua auzoan Malenkonia, Galdu Arte eta EZ! taldeek kontzertua eskeiniko dugu!