Rober eta Iñi Bergarako Txapa irratian!!

Aupa lagunok!!

Aste honetan Bergarako Txapa irratian Jokin Guridik zuzentzen duen “Itzali telebista” saiora gonbidatuak izan gara. Ez zen elkarrizketa arrunta izan ordea, Malenkoniari eta gure “Hegazkadak dakar ekaitza” diskoari zuzenean lotutako gaiak partzialki alde batera utzi eta guri, taldekideoi, gustatzen zaizkigun edo guregan influentzia duten talde, disko eta abestiei buruz mintzeko aukera bat izan zen. Rober eta Iñi izan ziren horren arduradun eta link-ean entzungai duzuen elkarrizketa horretan ikus daitekeen bezala ondo baino hobeto pasa zuten, beren abesti kuttunenak jarri eta talde gogokoenen anekdotak errepasatuz. Sorpresatxo bat ere aurki dezakezue elkarrizketa horretan, lehen aipatu ditugun diskoez gain gitarra bana ere eraman baitzituzten Txapa-ko estudioetara eta askorentzat oraindik ezezaguna den abesti bat primizian estreinatu genuen…

link-a: http://www.blip.tv/file/3916257

Zuen gustokoa izango delakoan… besarkada handi bat eta laster arte!! AAh! Hurrengo ostiralean Legazpiko San ignazio jaietan izango gara!! Astean zehar emango dugu informnazio zehatzagoa! ;-)

Zabaldu!
  • Print
  • del.icio.us
  • Facebook
  • MySpace
  • RSS
  • Twitter

Deja un comentario