Bihar, uztailak 16 ostirala, Malenkonia + Lauroba Getariako Ketarri tabernan 23:00etatik aurrera!!

Kaixo lagunok!

Hemen jarraitzen dugu gure diska Euskal Herrian zehar aurkezten eta oraingo honetan Getarian egingo dugu geldialdia, Ketarri tabernan konkretuki eta Lauroba Donostiarrak izango ditugu lagun, hauek ere “Egunarekin” izeneko diska aurkezten dihardute gainera. Biharko planik ez duzuenontzat hemen duzue ostiral gaua konpainia onean pasatzeko gonbitea, eguraldi ona, kostaldea… anima zaitezte!!

Besarkada bat,
Malenkonia