Malenkoniaren kontzertua bihar ostirala Legazpiko San Inazio auzoko jaietan!!

Kaixo lagunok!

Bihar Malenkonia Legazpiko San Inazio auzoko jaietan izango gara gaueko 23:00etatik aurrera kontzertua eskaintzen. Elbereth legazpiarrak eta Krell donostiarren kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango duzue eta urtero giro aparta egon ohi da. Gonbitea luzatzen dizuegu, beraz, bihar gurekin egon eta gero trago bat edo beste hartzeko. Oporrak hartzen dituzuenontzat hasteko era ezin hobea eta oraindik pazientzia izan behar duzuenontzat ere plan aparta! Bihar arte orduan!!

“Julietten bidaia” kantuan bideoklipa!

Kaixo lagunok!

Hemen dakotzue “Julietten bidaia” kantuan bideoklipan youtubeko link-a. Oñatin jo geben kontzertuko irudiak dira.  Irudiz produkzioak-eko gure lagun Peros eta Kepa ibili zian kamaran atzian eta zuzendari eta muntatzaile lanetan be azken hau ibili da. Kriston lana!!! Txalo bero bat!

Bihar, uztailak 16 ostirala, Malenkonia + Lauroba Getariako Ketarri tabernan 23:00etatik aurrera!!

Kaixo lagunok!

Hemen jarraitzen dugu gure diska Euskal Herrian zehar aurkezten eta oraingo honetan Getarian egingo dugu geldialdia, Ketarri tabernan konkretuki eta Lauroba Donostiarrak izango ditugu lagun, hauek ere “Egunarekin” izeneko diska aurkezten dihardute gainera. Biharko planik ez duzuenontzat hemen duzue ostiral gaua konpainia onean pasatzeko gonbitea, eguraldi ona, kostaldea… anima zaitezte!!

Besarkada bat,
Malenkonia

Atzoko Kontzertua Ozaetan

Kaixo lagunok! jakingo duzuenez atzo Ozaetako jaietan izan ginen kontzertua eskaintzen. Oso gustora egon ginen, afari ederraren ostean kontzertu polit bat eman genuelakoan gaude eta bertakoei gustatu zitzaielakoan gaude.
Hemendik eskerrak eman Ozaetako herriari, etxean bezala hartu gintuztelako, jai batzordeari gu hain ondo tratatzeagatik eta nola ez, gure ondoren jo zuten Lisker taldeko kideei, materialaren zati bat utzi eta lagundu ziguten guztiagatik

Beste kontzertu batzuk ateratzen doaz uda parte honetarako, beraz hurrengo egunetan jarriko ditugu datak.

Besterik gabe ondo izan eta besarkada bat guztioi!

Malenkonia

Bihar larunbata Malenkonia Ozaetako jaietan!!

Bihar, ekainaren 19a, larunbata, Malenkonia Ozaetako (Araba) jaietan izango gara 23:30etatik aurrera. Animatu zaitezte etortzera!!

Malenkonia gaur, ekainaren 11a, Olakuako jaietan!!

Gaur gauean, Oñatiko olakua auzoan Malenkonia, Galdu Arte eta EZ! taldeek kontzertua eskeiniko dugu!

malenkonia Ibilaldian!

Maiatzaren 30-ian (domekia) Bermeon ospatuko dan Ibilaldian egongo gara!
Gure kontzertua goizeko 11-etan izango da. Badakizue era hontako ekitaldiak egunez izaten diala (goizian goizetik hasitta). Behintzat etxaku 9-ttan jotia tokau! jajaja!
Informazio gehixau eukittakuan (leku konkretua, beste taldiak…) esangu!

Kontzertu ederra atzokua!!!

Arratsalde on peña!!!
Dakizuenez atzo kontzertu bat eskeini geben orioko Txalupa antzokian, ta zelako gustora eon giñan!!! Lekua ederra, jentia oso jatorra… dana de lujo. Eskerrikasko danatik!!!

Iraganeko kontzertuak

2010-eko apirilaren 11

berriz be bueltan….. *16 abr 2010 22:30 malenkonia Zurt taberna (Azkoiti) *23 abr 201021:00 malenkonia + potemkin + we are standardoñati (ETEO enpresa zientzien fakultateko festa) *30 abr 201022:30 mobydick + malenkoniaTxalupa musika antzokia(Orio)

2010-eko martxoaren 30-a

Malenkoniaren bigarren single-a, Julietten bidaia Euskadi Gaztean entzungai. Ya podemos escuchar Julietten bidaia, segundo single de Malenkonia en Euskadi Gaztea.

2010-eko martxoaren 2-a

Ibaetako kontzertua!!

Ibaetako kontzertuko kartela, antolakuntzaren eskutik

Animatu etortzera!!!


2010-eko otsailaren 23-a

Legazpiko kartela by I.Idigoras

Potemkin-en blogetik kopixauta, legazpiko kontzertuko kartela:


2010-eko otsailaren 21-a

Legazpi-Gasteizeko kartela